Páginas

jueves, 26 de enero de 2012

Hezkuntza formala edo ez formala?

Magisteritza ikasten ari garenez, lehen hezkuntza hain zuzen ere, hasiera batean hezkuntza formaleko eremuan arituko ginen, sei hamabi urte bitartean. Hori da etorkizunean niri gustatuko zitzaidana. Hezkuntza sistema formala, eskolan ematen dena da, programaturik dagoena, hau da, curriculum batek zehazten duen edukiak transmititzen dituena. Hezkuntza sistema honetan titulua eskuratzen da, guztiz instituzionalizatuta dago eta ikasle-irakaslearen artean harreman bat ematen da.

Ala ere ezin dugu baztertu hezkuntza ez formaleko eremu batean aritzeko aukera, Hezkuntza ez formala, formalaren osagarri bezala definitu dezakegu, eskolaz kanpo ikasten dena da, sistema formaletik kanpo, borondatezkoa da, autonomoagoa, ez da ebaluaziorik egoten eta ezta ere titulaziorik jasotzen.