Páginas

domingo, 26 de febrero de 2012

Ikasteko baldintzak


Ikasterako garaian bakoitzak baldintza ezberdinak behar ditu, nire kasuan, hitz garrantzitsuenak motibazioa, isiltasuna, isolamendua, bakardadea, gogoa, helburuak, energia, esnati, aktiboa, mentalizazioa, arrakasta... izango litzateke. Gainera jakin beharreko gauzak idatziz, hobeto memorizatzen dut.

Nire bizitzan zehar irakasle ezberdin asko eduki ditut eta era desberdin askotan irakatsi didate, liburukoa irakurriz, etengabe arbela erabiliz, niri praktikatzea behartuz, errealitatean gertatzen diren gauzekin adibideak jarriz... desberdintasun handia dago maisu batzuetatik bestera, ez dut dudan jartzen denen helburua ikasleak ikastea zela, baina zoritzarrez, batzuetan ez zuten lortzen. Ez dakit zergatik baina tamalez askotan oroitzapen tsarrekin gelditzen gara nahiz eta onak gehiago izan.

miércoles, 15 de febrero de 2012

hezkuntza neutrala


Nire ustez, egokiena hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izatea da. Izan ere, gizarteko jendea hezkuntzaz baliatzen da, hainbat balore eta ideia jasotzeko, beraz hauek neutralak izan behar dute. Hala eta guztiz ere, gehienetan, beti ez esateagatik, azaldutako egoera hau ez da betetzen eta zoritzarrez errealitatetik oso urrun dago . Hezkuntza faktore asko baldintzatzen dute, politika, ideologia, aurreiritziak...Gainera gobernuan alderdi politiko bat indarrean jartzen denean, ia eskola gehienetan eragina izaten du. Hau horrela, neutralizazioa ez da hezkuntzan ematen den ezaugarri bat, nahiz eta hau den gizarteari transmititzen zaiona. Gainera irakaslearen izaera ere zerikusi handia du. Irakasle batek jarrera neutrala izatea oso zaila da, izan ere bakoitzak bere printzipioak ditu, eta honek eragin zuzena izaten du jokaeretan. Neutrala ez izatean eta egoera baten aurrean irakasleak bere iritzia edo zure ikuspegia agerian utzi ezkero, ikasle talde bat baztertu dezake edota hauen iritzia aldatzera heldu. Nire ustez, beraz, irakasle bakoitzak testuinguru bakoitzean egokiena denaren arabera jokatzen jakin behar du. Egia da, printzipioak alde batera uztea oso zaila dela, baina, esan beharra dago, irakasleak kontuan hartu behar duela ikasleengan duen eragina.

Neutralitatea eta Objetibotasuna hitzak esanahi antzekoa dute, Objetibotasuna jarrera litzateke eta neutralitatea izaera. Objetibotasuna, nahiz eta gai baten inguruan iritzi propioa izan, inongo iritzirik gabe jokatzean datza. Neutralitatea aldiz, oso zaila da, izan ere, gure hitzek objetibotasuna adierazten duten harren gure gorputzak beste zerbait adierazi dezake.

hezkuntza-kultura-gizarteratzea


Gizarteratze egokia gertatzeko, kulturaren eta hezkuntzaren transmisioa ere behar bezala eman beharko da. Hau da, haurrak guraso eta ingurukoen bitartez hezten direnean, bizi den herrialde edo gizarteko kultura ere jasoko du, askotan intentziorik gabe bada ere. Honen ondorioz, gizarteratzea kultura eta hezkuntza barneratzearen ondorioa da.

Lehenengo momentutik, garrantzitsuena hezkuntza dela iruditu zait. Hemendik abiatuta, errazago transmitituko baitira kultura eta gizartean ongi moldatzeko tresnak. Honen ondoren, zenbait zalantza izan ditudan arren, bigarrenik kultura jarri dut eta azkenik gizarteratzea.

HEZKUNTZA: Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak. Bizitza osoan zehar egiten da.

KULTURA: Ahalmen intelektualak lantzea; ahalmen intelektualen garapena dakarten ezagutza eskuratuen multzoa. Gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa .

GIZARTERATZEA: Bizitzeko eta harremanetarako ohitura, arau edo lege berak dituen giza talde, herri edo nazio iraunkorraren partaidea izatea.