Páginas

paper-zorroa


Didaktika orokorreko asignaturan esan dezakegu interneteko erabilera zerbait landu dugula bloga egiterakoan aurreneko klaseetan. Hasiera batean ez zitzaidan ideia asko gustatu, ez naizelako interneteko orri horiek ibiltzearen aldekoa. Beti pentsatu dut horren erabilera antisoziala dela eta arriskutsua. Hainbeste denbora ordenagailuaren aurrean gizartetik eta mundu errealetik islatzea besterik ez duelako lortzen.
Bukaeran ikasi dut oso eraginkorra izan daitekeela lanak bidaltzeko eta kezkak idazteko.

Klasean egindako taldeko eztabaidak ondo etortzen dira iritziak errespetatzeko eta zure ideiak defendatzen ikasteko, gainera klasean gertatzen diren gatazkak konstruktiboak dira askotan, zure iritzi kritikoa erreflexionatzeko balio duelako.

Kontutan hartu behar da hezkuntza, bizitza guztian zehar ematen dela, era askotan, independentea ez dela, modu formalean, ez-formalean, informalean. Denok gara irakaskuntza eta ikaskuntzaren partaideak. Irakasle-ikasle harremana oso garrantzitsua da, batzuetan rolak ez daude zehazturik, irakaslea da ikasten duena eta ikasleak zerbait irakasten du.

Egun hauetan taldean lan egiten ari garenez, oso garrantzitsua da taldekideen artean harreman ona egotea, taldean lan egiten ikasi beharra dugu, eguneroko bizitzan geroz eta gehiago aritzen baikara taldean. Taldekideen arteko ahozko komunikazioa garrantzitsua da, iritzi eta ideia ezberdinak entzutea eta errespetatzea komeni da eta denbora aprobetxatzea lagungarria da, gero azkeneko momentuan korrika eta presaka ez aritzeko. Aurrera jarraitzen ez dakigunean eta estankatuta aurkitzen garenean nahiz eta iruditu irakasleak behar dan laguntza ematen ez digutela, gure kabuz autonomia bilatzen saiatu beharra dugu eta azaltzen zaizkigun oztopoak gainditzean lortuko dugu jakinduria handiena.

Askotan gertatu daiteke gai baten aurrean ezjakintasuna edukitzea, informazioa bilatzean eta lantzean, gure ikaskuntza prozesuan obetzen dugu, ideiak argituz eta desberdintasunak ikusiz. Adibidez, niri gertatzen zitzaidan ikas-komunitateari buruz ezer gutxi nekiela, ezer ez esateagatik, niretzako denak ikastetxe igualak ziren. Gainera gero, taldean hitz egin da, lotsa galtzen duzu eta ahozko komunikazioa obetzen duzu.

Orain lan modularra aukera ona da kurtsoan zehar landutako dena praktikan jartzeko eta ikusteko ikaskuntza prozesu onetan garatu ditugun eduki guztiak.

2 comentarios:

  1. Kaixo Iñigo, zaindu paper-zorroaren itsura. Bide batez, ondo dago baliagarriak diren alderdiak aipatzea, baina ikaskuntza prozesuarekin lotzen saiatu. Aurrera!

    ResponderEliminar